Markos eta Edurne anai-arrebak
dira. Iazko danborradan Edurne kantinera atera zen, eta hantxe
dauka egongelako armairuaren gainean egun hartako argazki polit
askoa. Aurtengo danborradan Markosek ere kantinera jantzita irten
nahi du, eta ez barrilari iaz bezala. Baina ez pentsatu hori hain
erraza denik. Zailtasunak aurkituko ditu etxean, eskolan, lagunen
artean. Markos, ordea, burugor samarra da eta ez du etsiko. Interesgarria
da ikustea sortzen zaizkion zailtasunak nola gainditzen dituen
banan-banan.
(Irakurri
nahi duzu? Hemen daukazu)