VI. kapitulua

Pobeña, Cobaron eta bertako meatzeak

1882ko urtarrilean, Francisco Baltasar Uruburu19 ingeniariaren meatze eta azpiegituren planoa argitaratu zen. Bertan Bizkaiko meatzetako «kontzesioak», «demasiak» eta «osagarriak» bildu zituen, eta Pobeña eta Cobaron inguruetan, meatze ezagun batzuk eta erabat ahaztutako batzuk agertzen dira.

Pobeña aldean, Valles eta Las Ganceas eremuetan, hainbat meatze kontzesio agertzen dira: «Santa Eusebia», «San Nicolás», «Plus Ultra» eta «Alberto». Meatze horiek zeuden edo ez eztabaida liteke, ez baita horri buruzko oroitzapenik jaso, baina José McLennan-ek Valleserako igoeran desagertuta dauden zabortegi handi batzuk erakusten dituen 1900 aurreko Pobeñako argazki eder bat utzi zigun, eta horrek meatze horiek hor egon zirela adierazten du.

Beste alde batetik, pertsona nagusien hainbat lekukotza gorde ditugu, testigantza hauen arabera, adineko horien gurasoek idi gurdietan jaisten zuten zaina Valles ingurutik Esparraguera deitutako zonan sortzen zen hondartzatxoraino, eta minerala piletan uzten zuten. Gune horretan uretan sartzen ziren hiru plataforma zabal zeuden, bi metroko zabalerakoak eta zortzi metroko luzerakoak, kostarekiko perpendikularki jarriak.

Itsasgoran hurbiltzen ziren meatzetako itsasontziak kargatzeko erabiltzen ziren. Ondoren inguruan botatzen zituzten harriekin lastatuta etortzen ziren itsasontzi hauek, eta mineralez kargatzen ziren berriro lastatzeko. Etxola bat zegoen eta bertan errentaria eta bere familia bizi ziren, errentariak gurdizainek ekartzen zuten minerala kontrolatu, karga agindu eta kontabilitate lanak egiten zituen. 1876. urtetik aurrera, Foru babeslea galduta, venaquería delakoa galdu zen, jadanik ez zen minerala eramateko itsasontzirik izan, ez eta gurdirik ere; plataformak desagertzen joan ziren apurka-apurka eta errentariaren etxola geratu zen bakarrik, zeina joan den mendeko 50.eko hamarkadan erre baitzen.

Cobaron inguruari dagokionez, berriz, meatze, demasia eta osagarri hauek daude irudikatuta: «Santiago», «Amalia Vizcaína», «Asunción» eta «San Julián de Musques» eta «Ontón» inguruetako zati batzuk. Muskizko Udal Artxibategiko eta Trueba Zentroko hainbat argazkik Cobaronen egon zen zainaren lodiera ikaragarria erakusten dute, zain hori erauzia izan zen, harik eta agortu zen arte, orduan, karbonatoak lur azpian ustiatzeari ekin zitzaion, Amalia Vizcaína eta Josefa (El Hoyo) meatzeetan.

Botes y gabarras transportando mineral a los barcos
ingleses que se acercaban a la costa.Boteek eta gabarrek mea garraiatzen zuten, kostaldera hurbiltzen ziren itsasontzi ingelesetan kargatzeko.

Oharrak


19. Francisco Baltasar Uruburu. Ingeniariak, 1882an, Foru Aldundiarentzat Bizkaiko meategien eremu planoa egin zuen, bertan kontzesio guztiak, eta haien gainerakoak eta osagarriak jasoz. 2017an, Ignacio Alzaga San Martinek planoaren dohaintza egin zion Trueba Zentroari.